XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Telebista taupadak

ETBri buruz hitz egitea nire telebistari buruz hitz egitea da, barrutik ezagutu nuen lehenengoa da, eta, gainera, nire herriko telebista da.

Nire gogorapen guztiak ezin hobeak dira; gogoan ditut gero lagun izan nituen laneko kideak, niretzako berria ez eze zoragarriak ziren lehenengo laneko bilera haiek eta programa estreinatu aurretiko urduritasuna.

Igaro dira ordurik hona zenbait urte, eta telebistak eta nik aurrera egin dugu pixka bat. Baina iragana gogoratzea ETB gogora ekartzea da, eta argi daukat telebista hau izan zela nire eskolarik onena eta nire karrera profesionalaren zimendu sendoa eta giltzarria.

Gaur egun, komunikabide honetako hasi berriek aholkuren bat emateko eskatzen didatenean, eskolarik onena telebista txiki bat dela esaten diet, bihozdun telebista, ETB lako telebista.